Nere margolanek, ahantzixea den, ohiko baserritar euskal ingurune eraikiaren giro herrikoia digute eskaintzen.
Nafarroa-Beheretar Izura herria zait laket, hango karrikak, ikuspegi urrunak, koloreak, ekaiak. Horma eta eraikuntza zahartuei doana bilatzen dut eskuz apailatu oihal higatu eta tolestuko egituretan margotuz tenpera eta olioan.
Nafarroa-Beheretar ama eta aita Gaskoinaren alaba, margotzen ikasi dut Teresa Muniz-en atelierrean eta Madrileko Circulo de Bellas Artes-en. Inglateran dut jarraiki margolaritzan, nere pinturak maiz agertu direla han gaindi. Frantzian Parise aldean eta Euskal Herrian erakutsi dira nere obrak. Ekaien koloreak eta argia dauzkadala inspirabide berebaitako ingurugiroaren ausnarketa murritza eta distiratsua dut agertzen. Abstrakzioa onetsiz, errealitatean eta soakoan errotua, nere pintura figurazioan da burutzen. Nere obrak daude bilduma pribatuetan, Frantzian, Espainian, Inglaterran eta Estatu-Batuetan.
Artikulobat Gara-n Josette Dacosta, baserriko giroa era abstraktoan erakusten duen artista Altzürükün urtero antolatzen duten gau lirikoa kari, aurreko astean zehar Ürrüti jauregian egiten den erakusketa profitatu du Josette Dacosta margolari baxenabartarrak, lana etxetik hurbil «erbesteratzeko». Landa giroa etxeen eta loreen bitartez erakusten duen artistak azken urteotan abstrakziorako joera gero eta markatuagoa erakusten du.